ZOZKETA BERRIAK ABIAN

26 Mai '11 0

Azken aste hauetan guztietan abandonatua izan dugu Zozketa Gunea eta disko hainbat pilatu zaizkigu gure apaletan.

Hortaz, Zozketa berriak jarriko ditugu abian datozen asteetarako. Bide horretan, aurreko zozketetan sarituak izan zaretenok laster jasoko duzue CDa etxean! Barkau apur bat berand ibili izana, baino diskoak musutruk jasoko dituzue zuen etxean! Zer gehio nahi duzue ba!!! Gozatu bolumen altuan!


WILLIS DRUMOOND
Lapurdiko taldeak kalean du iraupen luzeko hirugarren diskoa "Instanteak". Aurreko diskoa bezala, Bide Huts musika plataformak argitaratu du diskoa, non laukoteak aurrera beste urrats bat eman duen. "Instanteak" diskoan, aurretik marrazturiko musika eran sakontzen dute. Eraginak ugariak izan daitezkeen arren, AC/DC eta Fugazi bezalako taldeen eraginak present jarraitzen dute disko osoan zehar. Beti esan izan da Willis Drummond zuzeneko taldea dela, eta egia da, bertan duela indar gehien taldeak. Alta, estudioko grabaketetan zer esan asko duela erakusten du argiro honako diskoak.


AZKAITER PELOX
Unai Azkarate musikaria ezkutatzen da Azkaiter Pelox goitizenaren atzean. Musika bidea Fly Shit taldean abiatu zuen, gerora, bakarkako bidean sakontzeko. Azken urte hauetan, musikari ezberdinekin aritu izan da doinuak sortzen, eta bidean, dozenaka (ehunka agian) kontzertu egin ditu. Tartean, Irlandatik zehar bira txiki bat 2011ko apirilean. Azken urte hauetan egindakoa, zuzeneko disko batean bildu du, bidailagun The Road Band taldea izan duelarik.

TRUMBO
Musikari beteranoek abian jarritako musika egitasmoa da TRUMBO. Neubat, Vicepresidentes edota Kashbad bezalako musika proiektuetan ibili eta gero, musika parametro berrietan sakontzeko sortu dute Trumbo hirukoa Kanda (gitarra eta ahotsa), Gorka (baxua) eta Enekok (bateria). Zozketagai izango duguna taldearen estudioko lehen emaitza dugu. 10 kantuz osaturiko lehen disko honetan stoner eta erritmo pisutsuak nabarmentzen dira guztiaren gainetik, intentsitate handiko melodiak eta erritmoak sortuz.

Parte hartu eta Zorte on!


Komentarioak

Ez dago komentariorik