Agur Javi!

Orain dela 5 aste 0
http://musikazuzenean.com/public/images/agur_javi_ona.jpg

Agur Javi!

Berriz ere heriotzak Euskal Herriko musika eszena kolpatu du, eta badira batzuk azken boladan!  

Bart arratsean jasandako lan istripu madarikatu baten ondorioz joan zaigu Rotten XIII taldeko baxu-jolea Javi Fernandez, 25 urte besterik ez zituela.

Azken urteetan Rotten XIII taldean lau sokak astintzen aritu aurretik Patada Oi! taldean ibilitakoa zen. Nafarroako Larraga-Tafalla taldeak zer esan asko ematenm ari zen azken boladan, punk oi! mugimenduaren talde esanguratsu bat bilatzeraino.

Besarkada handi bat Rotten XIII familia osatzen duten lagun guztioi!

Oi Baldorba!
zutaz oroit eta
zuri nagozu.

Beti arte javi!


Komentarioak

Ez dago komentariorik