Agur Angelo Sigaro, Gutariko bat!

12 Abe '18 0

sigaro_rip.jpg

90. hamarraldiaren haseran ezagutu genuen askok Banda Bassotti musika talde italiarra, eta bide horretan Angelo "Sigaro", taldeko gitarra-jotzaile eta abeslarietako bat. Geroztik, dozenka aldiz izan dira gurean, ehunka akaso. Kasik, gutariko bat bilakatu artean! Duela egun batzuk hil zen "Sigaro", azken urteetan bizi izan duen gaxotasuna larritzean.

Negu Gorriak eta Esan Ozenki diskoetxearen eskutik etorri ziren lehen aldiz Euskal Herrira, eta geroztik, luze jo du taldeak gure lur eta bertako borrokekin izandako atxikimendua. Banda Bassotti musika talde bat baino gehiago izan da (eta izango da), eta bide horretan ugariak dira gurean eskaini dituzten elkartasun emanaldiak. Gaztetxeetan eskainitako emanaldiak, Gazte Topaguneak, presoen aldeko kontzertuak, Hitz Egin jaialdia.....

Erromako taldea erreferente zuzen bat izan Italiar musika alternatiboan, ezkerreko ikuspegitik, musika arrazismoa eta faxismoaren aurka erabiliz ska eta punka. Musika, lau nota baino gehiago izan daitekela oihukatuz. Eta taldearen nortasunean ezinbestekoa izan dute Euskal herriko musika eszena eta borroka!

Taldeak Gridalo Forte diskoetxea sortu zuen independentzian diskoak argitaratzeko, Esan Ozenki diskoetxea eredu. Bide horretan, taldearen disko asko Andoaingo Garate Estudioetan grabatu izan dituzte Kaki Arkarazoren gidaritzapean. Hori, eta askoz gehiago!

Angelo "Sigaro" Conti gutariko bat izan da!
Banda Bassotti gutariko bat den bezala!


Agur eta ohore "Sigaro"!






Komentarioak

Ez dago komentariorik