Vendetta taldeak musika bidea etengo du!

09 Mar '18 0
no img

Gaur goizeko berria da! Vendetta taldeak musika bidea etengo du!

Vendetta taldeak bere musika bidea etengo duela adierazi du sare sozialen bidez. Hamar urteko musika ibilbide oparoa egin dute, iraupen luzeko bost disko, eta ehunka emanaldi eskaini dituztelarik Euskal Herrian zein atzerrian.

Talde mugitua izan da Vendetta. Hamar urte hauetan egindakoa izugarria da. Zuzeneko emanaldien maitale ehunka dira eskaini ditzuten kontzertuak, tartean Europatik zehar, Txile eta Argentinan eginiko birak. Furgonetan milaka kilometro erretakoak dira, talde bat talde izateko zuzeneko bakoitzak duen garrantziaz.

Bidean, iraupen luzeko bost disko grabatu dituzte, ekimen eta egitasmo ezberdinetako zenbait kanturekin batera. guztiak, deskarga librean dituzte webgunean.

2018 urte osoan zehar zuzenean ariko direla adierazi du taldeak, udako hainbat jaietan ere joko dutelarik.

Agurreko data zehatzik gabe, epe laburrean hauek dira taldea zuzenean ikusteko lehen aukerak.

Vendetta - Aretoetako bira -
Martxoak 15 : Donostia - Doka Antzokia
Martxoak 16 : Donostia - Doka Antzokia
Martxoak 17 : Gasteiz - Rock Urban Concept
Martxoak 22 : Salamanca - Potemkin aretoa
Martxoak 23 : Madril - Sala Mon Live
Martxoak 24 : Iruñea - Zentral aretoa
Apirilak 06 : Reus - Lo Submarino
Apirilak 07 : Sant Boi - La Masia De San Boi
Apirilak 20 : Burgos - La Rua
Apirilak 21 : Bilbo - Kafe Antzokia


Diskografia (deskarga librean taldearen webgunean)
- Vendetta (2009)
- Puro Infierno (2011)
- Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar (2012)
- 13 Balas (2014)
- Bother (2016)

VENDETTA TALDEAREN AGUR IDATZIA

Kaixo jendiek!

Berri oso garrantzitsu bat dugu zuentzat. Bizitzan, liburuetan bezalaxe, orriak pasa behar dira. Eta guretzat beste bat pasatzeko garaia heldu da. Badakigu denak hasiera bat eta amaiera bat duela. Gauza garrantzitsu ororen amaieran bezala, guzti honek tristura puntu bat du atzean utziko dugun guztiagatik. Baina asebetetze sentsazio handia ere bizitakoagatik eta ilusio handia etorriko denarengatik. Naturaltasun osoz, geure bizitzek ibilbide ezberdinak hartu dituzte eta agur esateko unea heldu zaigu.

Taldea gozatzeko eta gozarazteko intentzioz jaio zen. Hamar urte, bost disko eta ehundaka kontzerturen ondoren, lortu dugunaren sentsazioa dugu. Ikaragarri gainera! Lagun izateari sekula utziko ez dieten bost kideok eskerrak eman nahi dizkizuegu Vendetta bezain handia den zerbait sortu izanagatik.

Ez genuke asko luzatu nahi. Ez ditugu agurrak maite. Hala ere zera esan nahi genuke: Guzti hau denon artean lortu dugu: Zuek, crew osoa eta taldea. Goza dezagun topera 2018 hau eta amaitu dezagun aro hau merezi duen bezalaxe: Abesti bakoitzean arima askatuz.

FAMILIA HANDI BAT SORTU DUGU.
MAITATUAK SENTITZEN GARA.
EZIN DUGU GEHIAGO ESKATU.
BETIRAKO.
MAITE ZAITUZTEGU.

VENDETTA


Vendetta sarean
http://www.lavendetta.org


Komentarioak

Ez dago komentariorik