Olarius hil da! Betirako gurekin!

08 Mar '18 0
olarius_moldatua.jpg

Eguna albiste latz batekin esnatu da: Olarius handia hil da. Bart gauean bere bihotz handia geratu da. Bere handitasunak ez zuen lekurik antza bihotz erraldoi horretarako.

Musika barne barnean bizi zuten horietakoa zen Olarius. Kontzertu antolatzailea, azken urteetan Znort Facers taldeko abeslaria eta Olarius & Brothers bikoan rock&roll binilo jartzailea, beste dozenaka gauza askoren artean. Gertu gertutik bizi zuen gure "underground" eszena txiki handia.

Zuzeneko emanaldien zale, ohikoa zen eszenatokiaren albo batean ikustea edozein kontzertuetan. Musika maite zuen eta barne barnean zeraman. Eszena egiten duten horietakoa zen Olarius. Zalaparta askorik atera gabe gauza handiak egiten zituen laguna. Beti esku bat botatzeko prestu!

Askorentzako erabat ezezaguna izango den arren, Olarius ezagutu genuenok badakigu zer nolako hutsunea utziko duen.

Bizitza zakurra da batzuetan!

Inpernuan ikusiko gattuk!

Gora Olarius!

Komentarioak

Ez dago komentariorik