Agur Pulpo!

17 Ots '17 0

no img

Porco Bravo taldeko Asier Martinez “Pulpo” gitarra jotzaileak utzi gaitu gaixotasun baten ondorioz, 41 urte besterik ez zituela.

Porco Bravo taldeko gitarra jotzailea izateagatik zen ezagun Busturiako musikaria. Talde honetan astintzen zituen sei sokak, baina bere heriotza kolpe gogorra izan da Euskal Herriko rock talde askorentzako, bai eta bere musika bidean egindako lagun guztientzako, ere.

Gure gogoan geratuko dira betirako bere Gibson zaharra sutan eta Marshall ampli zaharretik ateratzen ziren riff azkar, zikin eta izerditsuak. Lagunarteko mila momentu gogoangarri utzi dizkigu Pulpok, garagardo, berriketa, bengala eta milaka rock kilometro artean!

Bidai on lagun!

Besarkada sutsu bat Porco famili osoari!

Argazkia:
Kepa Garro

Komentarioak

Ez dago komentariorik