DURANGO STAND 2016

28 Urr '16 0
azoka_perga.jpg

Aurten ere, Durangoko Liburu eta disko azokan izango gara Stand propioarekin!

Abenduaren 2tik 6ra bitartean, Auto-ekoizturiko diskoei emango diegu aukera gure Standean, Euskal Herriko musika taldeen topaleku bilakatuz gure txokoa.

Baldintza bakarra jartzen dugu:

Diskoak (LP, CD, cassette..) 2016 honetan argitaratuak izatea, eta auto-ekoizpen edo zigilu txikien bidez editatuak izatea.

2016 honetan disko bat kaleratu baduzue, eta azokan gure standean salgai jarri nahi baduzue, idatzi mail bat durangostand@gmail.com helbidera eta laster jarriko gara harremanetan zuekin.

Komentarioak

Ez dago komentariorik