Solte Italiako Renoize Festivalera doa

05 Abu '14 0
Solte taldea Italiako “Renoize Festival”-ean izango da

8 urte beteko dira aurten Renato gazte Erromatarra faxistek labankadaz erail zutenetik bertako ondartza batean. Renato, gaztea izateaz aparte, musikazalea zen, gizarte hobeago baten aldeko borrokalaria, antifaxista.

Bere pertsona gogoratzeko, faxismoa salatzeko eta aldi berean eztabaidarako eta elkarlanerako puntu bilakatu zedin, Erroman (Italia) “Renoize” deituriko ekimena sortu zuten. Renoize, hitzaldien, eztabaiden, elkarlanaren, elkartasunaren... txoko bilakatuko da aurten ere.

Abuztuaren 30ean, Erromako Parco Schuster-en kontzertuak antolatu dituzte. Musika estilo ezberdineko taldeak elkartuko dira arratsaldean hasi eta gauean luzatuko den jaialdian. Bertan Solte talde Santutxuarra izango da, Citizen Kane,Kaosforcause, Radici Nel Cemento, Maleducazione Alcolica, Wogiagia eta Radio Torre talde Italiarrekin batera.

Con Renato nel cuore!
Renato gure bihotzetan!

Info zabalagoa

https://www.facebook.com/renoize.scuoladimusica

Solte taldea sarean

https://www.solte.net

Afitxa
https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t1.0-9/10345821_617115158403804_6120983237995084837_n.jpg

Komentarioak

Ez dago komentariorik