Willis Drummond 10 eguneko bira berezian

23 Api '14 0
http://musikazuzenean.com/public/images/willis_drummond_joseba_2014.jpg

Willis Drummond taldeak aro berri bat zabalduko du bere musika bidean, laukote izatetik boskote izatera pasatzearekin batera. Maiatzaren haseratik aurrera, Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Sumision city blues, Sexty Sexers, Izaki Gardenak...) taldeko kide berria izanen da.

Aspaldiko da Joseba B. Lenoir gitarrista eta Willis Drummond taldearen arteko elkarlana. Diskoetan kolabortau dute, zuzenean batera jo izan dute, eta duela zenbat aste  kolaboratzen dutela 5 musikariek 'Joseba B.Lenoir & Willis Drummond VS Neil Young & Crazy Horse' egitasmoa taularatzeko. Emanaldi berezi hau Apirilaren 30ean burutuko da Bilboko Kafe Antzokian, kantari kanadiarraren omenez.

Taldeak bira berezi bat jarriko du abian formazio berria aurkezteko, 10 egunez jarraian Euskal Herriko herri ezberdinetan arituz zuzenean. Maiatzaren 15tik 24era taldearen historioan inportanteak izan diren lekuetan, edo orain arte bisitatu ezin izan dituzten areto ttipietan ariko dira. Taldearen ideia, berriz, argia da: 'sustraietara itzultzea, rock'n'roll-ara, ahal bezain bolumen, ke eta izerdi botatuz'.

Willis Drummond & Joseba B. Lenoir BIRA
Maiatzak 15 Osteguna ARRASATE (Gaztetxea)
Maiatzak 16 Ostirala. AZKOITIA (Txalintxo taberna)
Maiatzak 17 Larunbata. BASAURI (MAZ jaialdia)
Maiatzak 18 Igandea. LEKUNBERRI (Kantina Rock aretoa)
Maiatzak 19 Astelehena BERA (Kataku Ostatua)   
Maiatzak 20 Asteartea GASTEIZ (Parral taberna)
Maiatzak 21 Asteazkena HERNANI(Goiz argi taberna)
Maiatzak 22 Osteguna. MUTRIKU (Gaztetxea)
Maiatzak 23 Ostirala. TOLOSA (Bonberenea)
Maiatzak 24 Larunbata. KANBO (Gaztetxea)

Willis Drummond
http://www.willisdrummond.net

Bira Afitxa
no img

Komentarioak

Ez dago komentariorik