Niña Coyote eta Chico Tornado USA tour

30 Mar '14 0

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t1.0-9/1600998_600645186681369_1138572478_n.jpg
Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa Ameriketako Estatu Batuetatik zehar ariko da kontzertu biran apirila erdian.  'USA tour 2014' bezala izendatu dute bira, eta guztira lau kontzertu eskainiko dituzte.

Abiada biziko ibilbidea egin dute Koldo Soret (gitarra, oktabadorea eta ahotsa) eta Ursula Strong (bateria) musikariek. 2013ko irailean esakaini zuten lehen kontzertua, eta geroztik, errepidea erretzen ibili dira. Hilabete hauetan guztietan 30 kontzertutik gora eskaini dituzte, Euskal Herrian ez ezik, Asturiasen, Madrilen, Lanzaroten edota Galizian arituz.

Orain, Ameriketako Estatu Batuetan egurra banatzeko garaia dute.

Noize.org webgunean elkarrizketa interesgarria
http://www.noizze.org/?p=747

Taldea sarean
http://www.niñacoyotechicotornado.com/

USA Tour 2014
2014.04.11 NEW YORK, NY (AEB) The sillelagh tavern
2014.04.16 SAN FRANCISCO, CA (AEB) Elbo Room
2014.04.23 LOS ANGELES, CA (AEB) Molly Malone`s
2014.04.24 PALM DESERT, CA (AEB) The Hood
2014.04.25 LAS VEGAS, NV (AEB) Huntridge Tavern

Afitxa
 https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1.0-9/1969298_680641702001843_541687481_n.jpg