MUSIKAZUZENEAN DURANGOKO AZOKAN

13 Aza '13 0

http://www.musikazuzenean.com/public/uploads/azoka_azla_ona.jpg

Aupa ekipo!

Berriak ditugu! eta berri onak!

Aurten lehen aldiz, Durangoko Liburu eta disko azokan izanen gara Stand propioarekin!

Abenduaren 5etik 8ra bitartean, Auto-ekoizturiko diskoei emanen diegu aukera gure Standean, Euskal Herriko musika taldeen topaleku bilakatuz gure txokoa.

Durangoko Liburu eta Disko Azoka topaleku eta erakuslehio handia da Euskal Herriko musika talde eta musikazaleentzako. Kasik, esan daiteke urteko hitzordu garrantzitsuena dela bertako diskogintzan. Alta, ez da erreza hasiberria den talde batentzako, edo bere bidea ohiko musika industriatik at egiten duen talde batentzako toki bat topatzea bertan. Diskoetxe edo musika plataformatatik at, lapenas dago aukera diskoak auto-ekoizten dituzten musika taldeentzako.

UZTA BILTZEN
Dagoeneko bildu ditugu disko batzuk, eta aurreratu dezakegu 20 diskotik gora izanen ditgula salgai gure Standean. Guztiak, 2013an argitaratuak, eta auto-ekoizpen bidez editatuak.

Nekez, Auxtin Alkhat, Larry Bird, TikTara, Kometa, Oreindik, Mikel Uraken, Zakillers, Bullets of Misery, Kasik, Kudai, The Riff Trukers, Antton Aranburu, Hil Aiari, Asmo Txarrak, Mery May, 2Zio,Eten Tratu Txarrak disko bilduma, Malenkonia, Mantisa, Tutan Come On, Hartzak Blues Band...

http://musikazuzenean.com/public/uploads/durango_argazki.jpg

MUSIKA TALDEENTZAKO OHARRA:
2013an disko bat kaleratu baduzue, eta azokan salgai jarri nahi baduzue, jarri kontaktuan gurekin!

Info zabalagoa: info@musikazuzenean.com

 


Komentarioak

Ez dago komentariorik