HATORTXUROCK 14: Canteca de Macao taldea Bongo Botrakoren ordez

22 Aza '12 0

HAtortxuRock jaialdiko antolakuntzak honako berria helarazi digu:

'Komunikatu honen bidez jakinarazi nahi dugu, tamalez Bongo Botrako Catalunyako taldeak ez duela Hatortxurock 14an parte hartuko. Abenduaren 1ean Anaitasunan eginen den kontzertuan joko dutenez, gure jaialdian beraien parte-hartzea bateraezina da.

Taldearekin eta beraien managament bulegoarekin adostuta, aurtengo Hatortxurockeko edizioan euren emanaldia bertan behera uztea erabaki dugu, beti ere taldeari ateak zabalik utzita nahi izanez gero -eta hala izango dela uste dugubeste edizioren batean parte har dezaten, gure jaialdia kolorez eta festaz betetzen. Halaber, bere ordez joko duena Canteca de Macao talde madrildarra izango dela jakitera eman nahi dugu. 2012an kaleratutako "Nunca es tarde" diska berriarekin Catalunyakoek utzitako hutsunea soberan beteko dutela uste dugu.'

Iruñean 2012ko azaroaren 23an.
hatortxu_berria_canteca_copy2.jpg

 


Komentarioak

Ez dago komentariorik