GASTEIZ eta URRETXUN izango gara

31 Mai '11 0

Aupa Lagunok!!!

Ekaina iristearekin batera, MUSIKAZUZENEAN egitasmoa aurkezteko zenbait HITZALDI-MAHAI INGURU abiatuko ditugu. Hilabetea amaitu baino lehen, Gasteiz, Urretxu, Bergara edota Gernikan izango gara!

MusikaZuzenean egitasmoa 2010eko urrian zintzilikatu genuen lehenengoz internet sarean. Garaiko Helburua argia izan zen: Euskal Herriko zuzeneko musika eszena

ZOZKETA BERRIAK ABIAN

26 Mai '11 0

Azken aste hauetan guztietan abandonatua izan dugu Zozketa Gunea eta disko hainbat pilatu zaizkigu gure apaletan.

Hortaz, Zozketa berriak jarriko ditugu abian datozen asteetarako. Bide horretan, aurreko zozketetan sarituak izan zaretenok laster jasoko duzue CDa etxean! Barkau apur bat berand ibili izana, baino diskoak musutruk jasoko dituzue zuen etxean! Zer gehio nahi duzue

AZKEN UNEKOAK

26 Mai '11 0

Azken uneko zenbait albiste ditugu:

MOHO taldea desegin egin da. Beraz, IRAILAREN 16 eta 17an Euskal Herrian eskaini beharreko emanaldiak bertan behera geratzen dira.

Burutuko EZ diren Kontzertuak:
Irailak 16, Gasteizko gaztetxea (+ Trumbo)
Irailak 17 Markinako Uhangon Kulturgunean (+ Beruna + Trumbo)


Mikel Urdangarin musikariak Bergaran eskaini behar zuen emanaldia bertan behera

JAIALDI AKUSTIKOA

11 Mai '11 0
Dena martxan dugu igandean ospatuko dugun jaialdi akustikorako! Bide horretan, zenbait elkarrizketa eta egunkari erreportai egin dizkigute azken aste honetan. Emanaldi errepikaezina izango den, non aurrez adierazitako musika guztiez gain, lankidetza eta kolaborazio bereziak izango dira. Honatx sarrerak eskuratzeko bidea eta Bide Okerretik Zuzen irratsaioak eginiko saio berezia.