BERRI TXARRAK REC Blog berezia

31 Abu '11 0

Berri Txarrak AMERIKA TOUR 2011

Berri Txarrak taldearen zazpigarren diskoa izango denari Jarraipen Berezia eginen diogu MusikaZuzenean webgunean.

Sortu dugun blog berezi baten bidez, taldekideek idatzitako grabaketaren egunerokoa irakur ahal izango da, argazki eta bideoez lagunduta.

Jarraipen Bereziko Bloga:









ZENBAIT ZOZKETEN EMAITZAK

07 Uzt '11 0

Azken boladan abandonatu xamar dugu Zozketa gunea. Lanak pilatu zaizkigu wegbuneko beste atal batzuetan, eta kasu gutxi egin diogu honako atalari. jakin Badakigu zuen diskoen zai zaretela. oraindik jaso ez baduzue, laster izanen dituzue etxean.

Sarituak izan zaretenak laster jasoko duzue zuen mail postontzian maila bat saria lortzeko egin beharrekoak azalduz.

Azken Zozketako

KUKUTZA GAZTETXEAREKIN BAT

05 Uzt '11 0

MusikaZuzenean webgunea Kukutza gaztetxearen defentsan bat egiten du. Desalojo arriskua inoiz baino bortitzagoa den honetan, bertan egiten den jarduna babestea besterik ez dugu! Zuzeneko musikaren sustatzaile izaki, ezinbestekoak dira Kukutza eta bestelako gune auto-gestionatu eta okupatuak. Euskal Herriko musika eszenaren parte garrantzitsua den horretan, gure sostengua eta atxikimendu osoa eman nahi diogu! Aurrera Kukutza! 

EUSKAL HERRIA ZUZENEAN JAIALDIARI JARRAIPEN BEREZIA

01 Uzt '11 0

JARRAIPEN BEREZIA EGUNERO

MusikaZuzenean webgunean Jarraipen Berezia eginen dio Euskal Herria Zuzenean Festibalari. Asteburu honetan ospatuko da Heletan (Behe Nafarroa), eta uneoro bertan bizitzen ari dena ezagutu ahalko du atarira sartzen denak. Argazkiak, kronikak, bertako giroa, musikarien hitzak, bideoak, egitaraua… Horretarako, webgune berezi hau antolatu dugu!
Gaur